EUROPAKO TRINKETE KOPA
Euskal pelota-zale eta parte-hartzaileek Irailak 4tik 7ra Irunen ospatuko den Europako Trinkete koparekin gozatu ahal izango dute.
Lehiaketan berezitasun klasikoak jokatuko dira: Eskuz, Xare, Larruzko paleta eta Gomazko paleta, azken hau gizonezko eta emakumezko modalitateetan. Frantzia, Belgika, Italia eta Espaina baieztatu dute presentzia.
Trinketea
Ekitaldia duela gutxi estreinatutako Irungo Ramuntxo Berri trinketean ospatuko da. Honek 1.090 metro karratuko azalera du, hiru solairutan banatuta dago, 8 x 28 metroko kristalezko manparak ditu, 3 alturatan banatutako 348 pertsonentzako harmailak (252 eseriak eta 96 zutik), aldagelak eta lokal teknikoak.
Laster eskeiniko dugu ekitaldiari buruzko informazio gehiago.