Marka baten irudia sortzea, jendartea limurtzea, gogoraraztea edo informatzea dira besteen artean kontuan ditugun zereginak publizitate elementu bat egiteko garaian. Honetarako, helburutzat dugun publikoaren perfila zehazten dugu, eta sortze-teknikak praktikan jartzen ditugu, honela helburu den publikoarengana iristeko behar dituen ezaugarriak bilduko dituen azken produktua sortzen dugu.
Mailing-a, gutunontziratzea, seinaleztapen eta errotulazioa, feria eta erakusketetarako stand-ak, komunikabideetan argitalpenak, katalogoak, salmenta puntuetan animazioa (display-ak, kartelak, ikus-entzuneko proiekzioak)…garatu eta kudeatzen ditugu. Halaber, komunikabideetan publizitate kanpainak burutzen ditugu: telebista, irratia, prentsa…
INTERNET - banner-ak
Ohiko publizitate baliabideetaz gain, Internet, bezerogaiekin interaktibitatea bultzatzeko eta hauen pribatutasuna hartu gabe ohiko publizitatea esparru berrietara eramateko baliabide bat dela badakigu.
