Beste zenbait erabilpenen artean, web orrialde batek komertzial eta marketing lanak egiten ditu, hornitzaile eta bezerogaiekin harremanetan jartzeko ateak zabaltzen dituelarik.
Erreminta honek, produktu eta zerbitzuei buruzko katalogo gaurkotuak eskaintzeko, nobedade eta promozioen berri emateko, hornitzaile eta bezeroekin kontaktuan jartzeko etab. aukera ematen du.
Halaber, posta elektroniko eta formularioei esker, bezeroarekin kontaktua eta elkarreragiletasuna sustatzen dira.
Web zerbitzuak
Web orri estatikoetatik dinamikoetara mota guztietako aplikazioekin egiten ditugu. Bezeroaren eta sektorearen eskaren arabera.
OINARRIZKO WEB-A
Zertan datza oinarrizko web-a?
Oinarrizko web-a erabiltzaileak begirada batean eta era eraginkorrean zure enpresa edo negozioari buruz jakin nahi duen guztia ikusi dezan estrukturatua dago.
Interneten presentzia edukitzeko eta bezeroei iristeko balio du.
Bertan era guztietako kontaktu datuak (posta elektronikoa, helbidea...), kokapena eta enpresaren datu orokorrak ager daitezke.
Enpresa txiki eta ertainek horrelako web orriak aukeratzen dituzte bere irudia eta bezeroekin kontaktua errazteko helburuarekin.
WEB KORPORATIBOA
Zertan datza web korporatiboa?
Mota honetako web-ak Interneten presentzia eta bisitariei edo bezero posibleei bere produktu, zerbitzu, kokapen, enpresa filosofiari buruzko informazioa erakustea nahi duten enpresei bideratua dago. Era honetan, web orriak lan komertziala egiten du.
Bezero eta erabiltzaileekin kontaktuan egoteko balio duen baliabide bat izateaz gain, erabiltzailearekin interaktibitatea edukitzeko modu eraginkorra da, kontaktu formulario batekin kontatzen bait du.
Zer mota daude?
Hiru motatako web korporatiboak egin daitezke:
Oinarrizko estatikoa: Html orria eduki estatikoekin.
Oinarrizko estatikoa + dinamikoa: Eduki estatiko eta dinamikoekin (Flash animazioak, banner-ak, etab).
Oinarrizko dinamikoa: Eduki guztiz dinamikoa duen web orria, Flash-en garatua, multimedia animazioekin.Mugimendu gehien duena da.
DENDA / KATALOGO BIRTUALA
Denda edo katalogo birtuala
Web orria bezeroei bideratua egotea nahi duten enpresei zuzendua dago. Modu eraginkorrean antolatzen dira oinarrizko web edo web korporatiboa eta produktu edo zerbitzuen katalogo zabala. Kategorietaz gain, produktuak beste irizpide batzuetan oinarrituta antolatu daitezke: salneurria, tamaina...Gainera denda edo katalogo birtualak bilatzaile batekin kontatu dezake.
Mota honetako web-ak katalogoa kudeatzeko intraneta ere eduki dezake, era honetan maiztasunez gaurkotu daitezke eskeinitako produktu eta zerbitzuak.
Produktuak on-line edo erosketa formularioen bitartez lortu ahal izango dira.
APLIKAZIO GEHIGARRIAK
CSS kodea
Estilo orria (CSS) web orria posizionatzeko modurik eraginkorrena da.Bere funtzionamenduan, indexazioan eta bilatzaileetan lortzen den posizionamenduan du eragina.
W3C bidez balioztatzea
The World Wide Web Consistorium web orrien kodeak izan ditzaken erroreak egiaztatu eta zuzentzen dituen balioztatze ofiziala da.
Diseinu erabilerraza
Diseinu erabilerraza edozein motatako gaigabezia duten pertsonentzako erabilgarria izan daiteena da, adinezko pertsonentzako adibidez. Helburua, pertsona hauek web orria ikusi, ulertu edo nabigatu dezaten da.
Datuen babesa
Datuen Babeserako Espainiar Bulegoarekin bat datozen baldintzak bete, eta Datuen Babeserako Lege Organikoa (DBLO).